LEGEZKO OHARRA

  • Titularra: LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUA
  • Helbidea: Uribitarteko arrapalak 3, 3.a. 48001 Bilbo (Bizkaia)
  • Posta helbidea: secretaria@abogaciavasca.net
  • Harremanetarako telefono zenbakia: 944352488
  • Faxa: 94 424 52 57
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia: Q4863004J

Jabetza intelektualeko eskubideak

1.- www.abogaciavasca.net webgunearen eduki guztiak (datu-baseak, irudiak eta argazkiak, marrazkiak, grafikoak eta testu-artxiboak, besteak beste) LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUARENAK edo edukien hornitzaileenak dira –kasu horretan, edukiok erabiltzeko lizentzia eman edo edukiok laga behar izan dituzte–. Jabetza intelektualeko nazioko eta nazioarteko arauen bidez babestuta daude, batez ere apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren bidez. Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute www.abogaciavasca.net helbidean dauden edukiak lege horrekin, moralarekin eta onartutako ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiltzeko.

Erabiltzaileak bere jarreren bidez ez die erasorik egingo LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industria jabetzako eskubideei, ez du urratuko norberaren edo familiaren intimitatea edo hirugarrenen irudia, eta ez du ekintza bidegaberik edo moraltasunaren aurkakorik egingo. Edozein kasutan, erabiltzaileak kalterik gabe utziko du LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUA, edukien erabileraren ondorioz aurkezten den erreklamazio judizial edo judizioz kanpoko guztien aurrean.

2.- www.abogaciavasca.net webguneko marka, idazkun, ikur eta logo guztiak LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN jabetzakoak dira eta behar den moduan erregistratuta daude. Ezin da ulertu ustiapen eskubideak erabiltzaileei lagata daudenik webaren erabilera egokirako beharrezkoa denaz harago.

3.- Testuak, datuak eta marrazki grafikoak LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN edo informazioa hornitzen duten erakundeen jabetzakoak dira, eta gerora ezin dira aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli eduki horren titularrak esanbidezko baimena ematen ez badu. Testuak, datuak eta marrazki grafikoak eskura jartzeak inola ere ez du esan nahi horien titulartasuna lagatzen denik edo ustiatzeko, erreproduzitzeko, zabaltzeko, aldatzeko, banatzeko edo eskualdatzeko eskubidea ematen denik, www.abogaciavasca.net webguneko erabilera legitimoak berarekin dakarren erabilera eskubidez harago.

Adierazpenak

1.- LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK adierazten du webgune honek sarbidea eta edukien erabilera baimentzeko behar den besteko teknologia duela. Hala ere, LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen edozein bidetatik edo hirugarren batek sartutako birusak edo bestelako osagai kaltegarriak badaude, eta kasuan kasuko sistema informatikoetan kalteak eragiten badituzte.

2.- www.abogaciavasca.net webgunean zehaztasunik ezak, hutsegite nabarmenak, zehaztugabetasunak edo akatsak egon daitezke. LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK inola ere ez du bermatzen webgunean dauden datuen egiazkotasuna, zehaztasuna eta gaurkotasuna. www.abogaciavasca.net webgunearen erabiltzaileak LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUARI ez dio inolako erantzukizunik egozten webgunearen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo igurikimen faltsuei dagokienez.

Pribatutasun politika

Erabiltzaileak badaki webgune honetako zerbitzuak erabiliz gero, IP helbidea gorde egiten dela, segurtasun-arrazoiengatik. Informazio hori webguneko administratzaileen eskura soilik egongo da, eta LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK konpromisoa hartzen du informazio hori hirugarrenei ez jakinarazteko.

Era berean, LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREKIN bide elektronikoak erabiliz harremanetan jartzeagatik, lehenengo eta behin, baimena ematen diguzu zurekin bide elektronikoak erabiliz harremanetan jartzeko. Baimen hori uneoro baliogabetu ahal izango duzu guk bidalitako edozein komunikaziori erantzun edo secretaria@abogaciavasca.net helbidera posta elektroniko bat idatzi eta baimena baliogabetu nahi duzula esanez.

Eta, bigarren, jakinarazten dizugu jasotako datu pertsonalak datu pertsonalen fitxategietan jasoko direla eta LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUA horien arduraduna izango dela. Datuok Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta daude. Datuok biltzearen xedea, ezarritako lagapenak eta gainerako inguruabarrak izaera pertsonaleko datuak jasotzeko unean jakinarazten dira, baina, kasuaren arabera, xedea hauetako bat ere izan daiteke: planteatutako eskabidea, kexa edo zalantza artatzea, ezarritako harremanari eustea, bezeroen kudeaketa oso eta komertziala, kontabilitatea eta fakturazioa, edo LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREKIN lotutako albiste eta jarduerei buruzko komunikazioak bidaltzea, bide elektronikoek ere erabiliz.

Ez da gomendatzen goi-mailako datu pertsonalak bidaltzea, datuak babesteko legeriarekin bat etorriz, hala nola osasunari buruzkoak; izan ere, datu horiek ez daude zifratuta ez enkriptatuta. Beraz, mota horretako datuak bidaltzea zure erantzukizunpekoa izango da.

Emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta gaurkotuta daudela adierazten duzu, eta legezko lagapenak soilik egingo dira.

Izaera pertsonaleko informazio guztia nahitaezko segurtasun neurriekin gordek oda eta guztiz konfidentziala izango da, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 LOn eta horri lotutako gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, ukitutakoak uneoro ezeztatu dezake aipatutako komunikazioak jasotzeko adostasuna, guk bidalitako komunikazio bati erantzunez edo baja bidaliz secretaria@abogaciavasca.net helbidera. Horrez gain, datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea duzu; horretarako, idatzi bat bidali behar duzu helbide honetara: LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUA (fitxategiaren arduraduna), Uribitarteko arrapalak 3, 3.a. 48001 Bilbo (Bizkaia). Bestela, posta elektronikoa bidal dezakezu secretaria@abogaciavasca.net helbidera, zure asmoa adieraziz, eta zer egin behar duzun azalduko dizugu.

Amaitzeko, hirugarren pertsona fisikoei buruzko datuak emanez gero, datuok ematen dituen pertsonak, datuok bidali aurretik, azaldutako datuen berri eman behar die titularrei, eta hala denean, datuon tratamendurako baimena eskatu behar die.

Argazkien eta irudien erabilera

www.abogaciavasca.net webgunean argitaratutako argazki eta irudi guztiak xede legitimorako erabiliko dira. EUSKAL LEGELARIEN KONTSEILUAK arreta berezia eskaintzen die argazki eta irudi horien erabilerari eta argitalpenari. Uneoro errespetatuko da irudi eta argazki horietan agertzen diren pertsonen intimitatea. Edonola ere, interesdunen bat argitaratutako argazkiekin ados ez badago, eduki horiek kentzeko eska dezake, helbide honetara idatzi bat bidalita: LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUA, Uribitarteko arrapalak 3, 3.a. 48001 Bilbo (Bizkaia)

www.abogaciavasca.net webgunean argitaratutako irudiek izaera pertsonaleko datuak dituzte eta bat datoz datuen babeserako gaur egungo legeriarekin. Ez dute sarbide publikorik eta ezin dira ez osorik ez zati batean kopiatu, ez transmititu ez erregistratu informazioa berreskuratzeko sistemaren bat erabiliz, ukitutakoen baimena izan gabe.

Cookieak

www.abogaciavasca.net webguneak ez ditu erabiltzen ez cookieak ez erabiltzaileak identifikatzeko edo erabiltzaileen nabigazioari buruzko datuak ezagutzeko aukera ematen duten bestelako baliabide teknikoak.

Erantzukizuna mugatzea

1.- LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK ez du inolako bermerik ematen www.abogaciavasca.net webgunearen funtzionamenduari edo webguneko informazioari dagokienez. LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK ez du inolako erantzukizunik www.abogaciavasca.net webgunearen erabileratik eratorri daitezkeen kalte-galeren inguruan

2.- LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK ez du inolako erantzukizunik hirugarren erakundeek www.abogaciavasca.net webgunean emandako datuen eta informazioen zilegitasunaren, edukiaren eta kalitatearen inguruan.

Hiperestekak

1.- Beste webgune batzuetako titularrek www.abogaciavasca.net webgunearekin hiperesteka sortu nahi badute, konpromisoa hartzen dute LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN logotiporik gabeko webguneekin loturarik ez egiteko eta adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrak ez egiteko, akatsak eragin ahal badituzte edo, oro har, legearen aurkakoak badira.

2.- www.abogaciavasca.net webgunearekin hiperesteka sortu nahi duten beste webgune batzuen titularrek konpromisoa hartzen dute hiperestekarik ez sortzeko beste webgune batzuekin, izaera arrazista, xenofoboa, pornografikoa edo terrorismoari lotutakoa duten eduki, adierazpen eta propaganda badute eta, oro har, LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN izen onari edo irudiari kalte egin ahal badiote.

3.- www.abogaciavasca.net webgunean hiperestekak gehitzeak ez du nahitaez esan nahi LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK webgune horietako titularrarekin merkataritza-harremanak edo lotura asoziatiboak dituenik.

4.- Hiperestekaren bidez, webgunearen hasierako orrira soilik sartu ahali zango da, baina ezin izango da orri hori inola ere erreproduzitu. Web orrian ez da frame edo ertzin sortuko. LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUARI buruz ez da adierazpen faltsu edo okerrik egingo. Ez da adieraziko eta ez da ulertaraziko LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK lotura baimendu duenik edo lotura duen web orrian eskainitako zerbitzuak gainbegiratu edo bere gain hartu dituenik.

5.- Hiperesteka bat egoteak inola ere ez du esan nahi harremanak daudenik LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN eta lotura ezarri duen enpresaren artean, edo orri horretako edukiak edo zerbitzuak onartu eta ontzat ematen direnik.

6.- www.abogaciavasca.net webgunean hiperestekak egoteak xede informatibo hutsa du. Hori dela eta, LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAK ez du inolako erantzukizunik hartzen ez bermerik eskaintzen, ez esanbidez ez modu esplizituan, aipatutako webgunearen bidez eskaintzen diren informazio, produktu edota zerbitzuen egokitasun, kalitate, ezaugarri, jatorri, komertzialtasun edo bestelako alderdiei buruz.

Legezko oharraren aldaketak

Posible da legezko ohar hau noiz edo noiz aldatzea. Kasu horretan, legezko ohar berria indarrean jarriko da www.abogaciavasca.net webgunean erabiltzailearentzat eskuragarri dagoen unetik aurrera.

Legezko araudia eta aplikatzeko moduko jurisdikzioa.

www.abogaciavasca.net webguneko “Legezko oharra” eta gainerako edukiak egiteko, hauek hartu dira kontuan: Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, eta Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea. Dena den, eduki horiek aldatu egin daitezke indarreko legerian egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko. “Legezko oharraren aldaketak” izeneko atalean adierazitakoa aplikatuko litzateke.

Webgune honen erabilera, erabiltzaileentzako sarbidea eta nabigazioa askeak eta doakoak dira. Edozein kasutan, LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUKO “Legezko oharra” eta arlo honetan aplikatzeko modukoa den legeria bete behar dira.

LEGELARIEN EUSKAL KONTSEILUAREN orri honen ezaugarri edo baldintzetatik eratorritako auziak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Gatazka guztiak ebazteko eskudunak izango dira erabiltzailearen bizilekuko epaitegi eta auzitegiak, erabiltzailea Espainian baldin badago, edo Bilboko epaitegi eta auzitegiak, Espainiatik kanpo baldin badago. Modu horretan, esanbidez uko egingo dio egokitu ahal zaion beste edozein foruri edo jurisdikziori.

Legezko ohar honen sorrera data: 2012/07/11