Legezko politika

Webgune honetan eskaintzen den informazioa erantzukizunetik salbuesteko klausulari, Copyright oharrari eta datu pertsonalen babesari aplikatzeko moduko arauei lotuta dago.

ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEKO KLAUSULA

 

Webgune honen bidez, Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak, ‘Abogacíavasca’ izendapen orokorrarekin edo ‘abogaciavasca.net’, ‘abogaciavasca.com’, ‘abogaciavasca.org’, ‘euskalabokatutza.net’, ‘euskalabokatutza.com’, ‘euskalabokatutza.org’ , ‘consejoabogacia.net’ , ‘consejoabogacia.com’ , ‘consejoabogacia.org’, ‘consejovasco.net’‘, ‘consejovasco.com’, ‘consejovasco.org‘, ‘cva-lek.net’, ‘cva-lek.com’ eta ‘cva-lek.org’ izendapen zehatzekin, lortu nahi du jendeak oro har eta elkargokideek bereziki Kontseiluaren mota guztietako eta arlo guztietako ekimenei eta zuzenbidearekin lotutako ekimen publiko eta pribatuei buruzko informaziora sarbidea izatea.

 

Gure xedea da informazio horren gaurkotasuna eta zehaztasuna zaintzea. Esaten dizkiguten akatsak zuzentzen ahaleginduko gara. Hala ere, Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak, kasu guztietan, gure antolamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, ez du inolako erantzukizunik webguneari buruzko edukien egiatasun, doitasun, zehaztasun edo gaurkotasunik eza dela-eta sor daitezkeen mota guztietako kalte-galerengatik. ‘Abogacíavasca’ webguneko informazio orokorra, pertsona edo erakunde zehatzei buruzko inguruabarrak jorratzen ez dituena:

 

  • ez da nahitaez informazio zehatza, osoa, zorrotza eta gaurkotua;
  • batzuetan, kanpoko orrietara loturak ditu, eta Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluko zerbitzuek ez dute horien gaineko inolako kontrolik ez erantzukizunik;
  • ez du aholkularitza profesional edo juridikoa (mota horretako kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jo beti behar den moduan kualifikatutako profesional batengana).

Kontuan izan behar da ezin dela bermatu webgunean dagoen agiri batek hitzez hitz jasotzea modu ofizialean onartutako testu bat. Beraz, egiazko dokumentutzat hartuko dira soil-soilik hurrengo hauek: Europar Batasuneko lege-testuak, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratuta badaude; Espainiako lege-testuak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta badaude; eta autonomia-erkidego bakoitzeko aldizkarietakoak.

Izaera teknikoko akatsengatik sortutako arazoak albait gehien murriztu nahi ditugu. Dena den, baliteke gure webguneko datu edo informazio batzuk artxibo edo formatu akastunetan sortuta edo egituratuta egotea, eta beraz, ezin dugu bermatu gure zerbitzuak arazo horiek direla-eta etenda edo ukituta ez egotea. Ahal den neurrian, Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak inguruabar horiei buruz ohartaraziko die erabiltzaileei. Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak ez du inolako erantzukizunik orri horiek edo birbidaltzen diren kanpoko orriak kontsultatzearen ondorioz sor daitezkeen arazoen inguruan.

COPYRIGHT OHARRA

© abogaciavasca.net, 2001-2004

Baimenduta dago erreproduzitzea, iturria aipatzen baldin bada, salbu eta aurkakoa adierazten denean. Erreproduzitzeko edo datuak edo multimedia (soinuak, irudiak, programak, etab.) erabiltzeko aurretiazko baimena behar den kasuetan, baimen horrek indargabetu egingo du lehen aipatutako baimen orokorra, eta argi eta garbi aipatuko ditu balizko erabilera murrizketak.

DATU PERTSONALEN BABESA

Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa dauka. Horregatik, ‘Abogacíavasca’ webguneak datu pertsonalak babesteko legez eska daitekeen maila lortu du, hurrengo hau oinarri hartuta: 994/1999 Errege Dekretua, izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko erregelamendua onesten duena. Modu berean, eskura dituen babeserako baliabide tekniko osagarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.

‘Abogacíavasca’ webguneak cookieen erabilera baimentzen du erabiltzaileek webgunea bisitatzen dutenean, nabigatzailea, nabigaziorako hautatutako hizkuntza eta erabiltzaileak konfiguratu ahal dituen bestelako osagaiak identifikatzeko. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake cookieak jaso direla abisatzeko edo, hala denean, disko gogorrean ez instalatzeko. Mesedez, aztertu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak informazio hau zabaltzeko.

Arau orokor moduan, ‘Abogacíavasca’ webguneak gune pribatuan eskainitako zerbitzuetara sarbidea izateko, beharrezkoa da erabiltzaile-erregistroa formalizatzea goiburuko orritik; alta inprimakian aipatzen diren baldintza guztiak esanbidez onartu behar dira. Inprimaki horretan datu pertsonalak zehaztuko dira, eta datuok erabiliko dira konfidentzialtasun osoz eta ‘Abogacíavasca’ webguneko zerbitzu edota edukien erabilera baldintzak onartzeko kontratuan adierazitako xedeetarako bakarrik. Ildo horretatik, zerbitzu edo eduki zehatz bakoitzerako, arduradun batek datu pertsonalen tratamenduaren xedeak eta bitartekoak zehazten ditu, eta zerbitzua edo edukia pribatutasun politikarekin bat datorrela bermatzen du, Pribatutasun Adierazpen batekin bat etorriz. Adierazpen horren bidez, Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak adierazten du:

 

  • zer informazio jasotzen den, zer helbururekin eta zer baliabide tekniko erabiliz: Consejo Vasco de la Abogacía/Legalarien Euskal Kontseiluak informazio pertsonala modu esklusiboan jasotzen du, xede zehatz bat lortzeko beharrezkoa den neurrian. Informazioa ez da berriro erabiliko deskribatutako xedea ez den beste baterako.
  • nori jakinarazten zaizkion zure datuak: Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluak informazioa hirugarrenei emango die soil-soilik aurrean azaldutako xedea betetzeko beharrezkoa bada, eta aipatutako pertsonei (edo pertsona-kategoriei) soilik.
  • zure datuetara nola sartu, datuon zehaztasuna nola egiaztatu, eta beharrezkoa denean, datuok nola zuzendu. Zure datu pertsonalen tratamenduari uko egin ahal diozu arrazoi legitimoak direla-eta, salbu eta datuak biltzen direnean legezko betebehar bat betetzeko, zu alderdi zaren kontratu bat betetzeko edo zuk adostasuna agertu duzun xede baterako erabiltzeko.
  • zure datuak noiz arte gordetzen diren: Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluak datuak gordetzen ditu soil-soilik bilketaren edo geroko prozesatzearen xedea betetzeko beharrezkoa den denbora.
  • informazioa balizko abusutik edo sarbide ez-baimendutik babesteko hartutako segurtasun-neurriak zein diren. Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluak horren inguruko informazioa emango dizu. Horretarako, idatzizko eskaera egin, eskatzaileak sinatu eta Idazkaritza Orokorraren bulegoan aurkeztu behar da, helbide honetan: Bilbo, Uribitarteko arrapalak, 3, 2.a.
  • galderak edo kexak izanez gero, norekin jarri harremanetan. Webguneko arduradunekin jar zaitezke harremanetan, posta elektroniko ez anonimoa erabiliz: info@consejoabogacia.net.

Webguneen familiak, goian aipatutako domeinuen barruan, hirugarrenen webguneetarako loturak ditu. Lotura horien gaineko kontrolik ez dagoenez, irakurri arretaz webgune horien jardunbideak pribatutasun arloan.

 

‘ABOGACIAVASCA’ WEBGUNEAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZU ETA EDUKIAK.

‘Abogacíavasca’ webguneko zerbitzu (edo eduki) bat Interneten eskaintzen den zerbitzu edo baliabide bat da komunikazioa hobetzeko herritar, enpresa eta erakundeen eta Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluaren artean, Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluko abokatuen artean eta Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluaren eta elkargokideen artean.

‘Abogacíavasca’ webgunean hiru zerbitzu mota daude edo egongo dira:

  1. Informazio zerbitzuak. Herritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioei eta gainerako arduradunei informaziorako sarbide erraz eta eraginkorra eskaintzen die, eta modu horretan, Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluaren politiken eta jardueren gardentasuna eta ulerkera handitu egiten dira.
  2. Komunikazioko zerbitzu interaktiboak. Horiei esker, harreman hobeak izan daitezke herritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, gizarte zibilarekin eta eragile publikoekin, eta horrela, Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluaren ekimen eta politikei buruzko kontsultak errazten dira. Horrela, ahal den neurrian, Consejo Vasco de la Abogacía/Legelarien Euskal Kontseiluak eskaintzen dituen edo eskainiko dituen zerbitzuak hobetuko dira;
  3. Transakzio zerbitzuak. Horiei esker, gune pribatutik, oinarrizko transakzio modu guztietara sarbidea izan daiteke, hala nola: finantza-eragiketak, pertsonala, ekitaldietan izena ematea, ikastaroak edo hitzaldiak kontratatzea, agiriak lortu edo erostea, etab.